Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariak izango dira zapatuan Ixuan egingo den bertso-afarian
2017/04/25
16:50
eta kitto!
Santa Kurutzeko jaiak dela eta, ospakizun horren inguruko egitaraua prestatu dute auzokoek eta udalak. Programari asteburu honetan ekingo diote: zapatuan, apirilaren 29an, bertso afaria egingo da Ixua jatetxean, 21:00etatik aurrera, Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariekin. Txartelak Ixuan eros daitezke, 28 eurotan. Aurretik, 19:00etan, Trikipoteoa hasiko da Untzagan, eta 20:30ean autobusa irtengo da Ego Gainetik Ixua jatetxera.
Santa Kurutz egunean (maiatzak 3), berriz, 17:30etako kanpai-errepika eta gero, meza egingo da ermitan, Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde.
Maiatzaren 6an, zapatuan, jarraituko dute jaiek: 10:30ean kanpai-errepika egingo da; 11:00etan meza, Santa Kurutzeko ermitan, Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde; ondoren, hamaiketakoa; 12:00etan Unai Andonegi eta Oier Baltzola trikitilarien saioa hasiko da; 12:30ean haurrentzako jolasak hasiko dira; 13:00etan, baserritar eta kaletarren arteko DESAFIOA; eta 14:30ean bazkaria Ixua jatetxean. Ondoren, erromeria.
Eta maiatzaren 7an, domeka, goizetik hasiko dira ekitaldiak: 10:00etan Santa Kurutzera igoera egingo da, Urkizuko iturritik abiatuta (saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Izen ematea goizeko 10:00etan Urkizuko iturrian). 10:30ean kanpai-errepika egingo da; 11:00etan meza nagusia ospatuko da Santa Kurutzeko ermitan eta, ondoren, piskolabisa, Mugi Panderoa erromeria taldeak girotua. 12:00etan hasiko da soka dantza, Kezka dantza taldearen eta Usartza txistulari bandaren eskutik; 12:30ean haurrentzako jolasak hasiko dira eta 13:00ean txapel jaurtiketa, nahi duten guztientzat; 14:30ean kanpai hotsez amaituko dira aurtengo jaiak.
![santa-kurutzeko-egitaraua-2.jpg santa kurutzeko egitaraua-2](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-kurutzeko-egitaraua-2.jpg/@@images/image-0-2a78f4d9f2225bc4087c9fa55092ea37.jpeg)
![Santa-Krutz.jpg Santa Krutz](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-krutz.jpg/@@images/image-0-4c577c71ab3856824956e07857b4fbcf.jpeg)
![santa-kurutz-71.jpg santa kurutz (71)](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-kurutz-71.jpg/@@images/image-0-621ecf944f5702c86aa5fea94b0b032d.jpeg)
![santa-kurutz-132.jpg santa kurutz (132)](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-kurutz-132.jpg/@@images/image-0-dca59fa017b8ffdd47dbc4cb72aa323c.jpeg)
![santa-kurutz-173.jpg santa kurutz (173)](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-kurutz-173.jpg/@@images/image-0-0e46064fc8dfbda55cf13ab8cba6ed65.jpeg)
![santa-kurutz-298.jpg santa kurutz (298)](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-kurutz-298.jpg/@@images/image-0-0b26a3c0253c0e62cf7ff2505294e9dd.jpeg)
![santa-kurutz-185.jpg santa kurutz (185)](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-kurutz-185.jpg/@@images/image-0-8e4348dd1217231ae43a76c6e916a47a.jpeg)