Kafe ikastaroa ostalarientzat
2016/10/06
10:18
eta kitto!
Iaz koktel ikastaroak izandako arrakasta ikusita, aurten kafearekin zerikusia daukan saioa antolatzea erabaki dugu Euskeraz Primeran! kanpainan atxikitituta dauden tabernari eta ostalarientzako.
Doako ikastaroa izango da eta urriaren 25ean arratsaldeko 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko da.
Ikastaroaz arduraduko diren Iñaki Querejazu eta Josu Abadek kafe on bat prestatzeko eman behar diren pausoak azalduko dituzte. Kafe mota desberdinak (irlandesa, kaputxinoa, kafe-latte…) nola prestatzen diren erakutsiko dute eta baita kontutan izan beharreko alor guztiak zeintzuk diren, ez bakarrik kafe mota, makina, materiala… baizik baita presio puntua, osagaien kontserbazioa…etabar.
Azken finean, bezeroari kafe on bat eskaintzeko pautak eta aholkuak emango dituzte eta gure taberna beste batzuengandik desberdintzeko modua.
Izena emateko epera zabalik egongo da urriaren 21era arte. Horretarako …eta kitto!ko telefonora deitu daiteke (943 20 09 18), elkartea@etakitto.eus posta elektronikoa erabili edota hemen klik egin