Kaldereroen kalejirak bete zuen Barixaku Erregularra
Hungariatik etorritako Kaldereroak izaten dira jaun eta jabe Aratosteetako Barixaku Erregularrean, eta aurte ere hala izan da.
2025/03/04
12:33
eta kitto!
Kezka dantza taldearen ekimenez urtero egiten den kalejiran herriko beste talde batzuek ere hartu zuten parte eta, kantuan eta dantzan aritzeko orduan, Ustekabe txarangaren eta Adolfo Jainagaren eta Eibarko Musika Eskolako soinujoleen musika izan zuten lagun. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Aratosteetako pregoia, berriz, Jon Alonso abeslariak bota zuen, Eibarko Klub Deportiboaren leihotik.