Kaldereroen kantu eta dantzek Errebal Plazia bete dute

Aurtengo Barixaku Erregularra zaparrada artean ospatzea tokatu da eta ezin izan da ohiko kalejirarik egin.
2026/02/13 21:53
Silbia Hernandez Arrazola

Eguraldiaren iragarpen guztiek bete-betean asmatu dute eta, aspaldiko partez, arratsaldean egin duen haize eta euriaren ondorioz, Kaldereroen kalejirarik ezin izan da egin. Irteera ordua aurreratu eta 19:30ean Errebalen elkartu dira, Ustekabe txarangaren erritmora bertan kantatu eta dantzatzeko. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako pregoia ere bertan bota du Sofia Machinek, kantu eta guztiz. Euriak azkenean atertu egingo zuela zirudienez, azkenean Untzagaraino kalejiran joatea erabaki dute, baina bidean berriz ere euria hasi du, eta antxitxiketan joan behar izan dira, karparen babes bila.