Kalean da 2021. urteko azken Txikitto aldizkaria

Kalean da 2021. urteko azken Txikitto aldizkaria
2021/12/23 10:08
eta kitto!
Dagoeneko Eibarko LH-ko ikasleen eskuetan dago 2021eko azken TXIKITTO aldizkaria. HEMEN PDF FORMATOAN

"Ikasleekin Berriketan" atalean Urkizu eskolako 5. mailako ikasleekin egon gara. Kezka handia dute ingurugiroarekiko. Hortik abiatuta, gaian gehiago sakontzeko eta euren esku dagoena egiteko asmoz, zuhaixkak landatzeko proiektua jarri zuten martxan. Horretarako, ezkurrak batu eta landatu egin dituzte. Ikasleek ilusio eta konpromiso handiz ekin diote ekintzari, eta ikasturte osoan zehar gaian sakontzen jarraituko dute, landatutako hazten joango den bitartean.



“Aitxitxa-amameki berbetan” atalean, June Garitaonaindiak bere aitxitxa Kepa Zuluetari egin dio elkarrizketa.  Kepa Eibarren jaio zen 1950. urtean. Bertan bizi izan da bizitza osoan. Klub Deportiboko tabernan egin du lan azkeneko urteetan, jubilatu zen arte.

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.