Kalean da otsaileko Txikitto! hilabetekaria
Joan berri diren aratosteei errepasoa egiten die otsaileko aleak
2026/03/02
08:37
eta kitto!
Joan den barixakuan banatu zuen eskoletan ...eta kitto! Euskara Elkarteak Txikitto! hilabetekaria. Otsailari dagokion aleak lau orrialde gehiago ditu, aurtengo aratosteei errepasoa egiten baitie: eskoletako desfileak, herrian egindako ekintzak... Baina, horrez gain, bada besterik ere. Ohiko txiste, denborapasa, horoskopo, ipuin eta bitxikeriez gain, Iturburuko lau ikaslek Santa Ageda bezperan egindakoak azaldu dizkigute eta Arrateko Andra Mari ikastetxeko Cecilia amama eta Jone biloba elkarrizketa dibertigarrian elkartu ditugu. Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakasle eta ikasleekin elkarlanean argitaratzen du ...eta kitto!-k Txikitto! aldizkaria eta maila horretako ikasleen artean banatzen da hilero.