Kalean da Txikitto! aldizkaria, Ipurterre Ipuin Lehiaketako irabazleen ipuinekin

Aste honetan banatuko da Eibarko ikastetxeetan, 6 eta 12 urteko ikasle guztien artean.
Kalean da Txikitto! aldizkaria, Ipurterre Ipuin Lehiaketako irabazleen ipuinekin
2025/05/19 12:06
eta kitto!

Txikitto! aldizkariaren maiatzeko alea (hemen daukazue PDF formatuan) aste honetan banatuko da Eibarko ikastetxeetan, 6 eta 12 urteko ikasle guztien artean. Azaleko argazkian, Ipurterre ipuin-lehiaketako aurtengo irabazleak agertzen dira. Barruko orrialdeetan irakurri ahal izango dituzue  euren ipuinak. Gainera, sari-banaketa ekitaldiko argazkiak bildu ditugu.

Irabazleak:
LH1-2 mailan Lucia Zubillaga (J.A. Mogel)
LH3-4 mailan Aiora Larrañaga (J.A. Mogel)
LH5-6 mailan Jon Mendoza (Aldatze ikastetxea)
DBH 1-2 mailan June Alzaga (Eibar BHI)
DBH 3-4 mailan Alaitz Herrera (La Salle))

Gainera, bideoak (laburpena eta ekitaldi osoa) YOUTUBEN DAUZKAZUE IKUSGAI

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.