Kalean da Txikitto! aldizkariaren 218. alea
Aldatze ikastetxeko ikasleek klima-aldaketaren gaia landu dute eta, horretarako, Mad Science proiektuko kideak egon ziren eskolan. Hainbat esperimentu egin zituzten eurekin eta, horrela, hobeto ulertu ahal izan zituzten klima-aldaketaren nondik norakoak. Bideoan ere ikus ditzakezue:
AITXITA-AMAMEKIN BERBETAN atalean amama Lurdes elkarrizketatu dute San Andres eskolan Inharrek eta Udaik. Amamak berak ere ikastetxe berean ikasi zuen gaztetan. Patinetan jaisten zen Urki auzotik eskolaraino. Beste sasoi bat zen. Hamaika kontu kontatu dizkie ilobei hiruren artean izan duten solasaldi polit honetan.
Suka-saltsan atalean gozoa benetan hilabete honetako errezetak: Ogi-pizzak eta gaileta eta marrubi basotxoak-
Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak, ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.
Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.
Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria. Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.