Kalean da Txikitto! hilabetekariaren ikasturteko lehenengo alea

Irudi berrituta iritsi da herriko gaztetxoen eskuetara
Kalean da Txikitto! hilabetekariaren ikasturteko lehenengo alea
2025/10/28 13:40
eta kitto!

...eta kitto! Euskara Elkarteak Eibarko Lehen Hezkuntzako ikasleentzat argitaratzen duen Txikitto! hilabetekaria iritsi da ikasleen eskuetara, irudi berrituta gainera; kolore, letra-tipo eta diseinu berriak ditu gaztetxoen aldizkariak. Edukian, hori bai, aldaketa gutxi. Ohiko txiste, ipuin, denborapasa eta bitxikeriek betetzen dituzte orriak; ikastetxeetako berriak ere jaso ditugu, baita sukaldaritzako atala ere eta, horrekin batera, Urkizu eskolako ikasleek Arratera egindako txangoa kontatu digute eta San Andres ikastetxeko amama Elena Nora eta Malen ilobekin elkartu dugu solasaldi dibertigarri batean. Eibarko ikastetxeekin elkarlanean argitaratzen du ...eta kitto!-k hilero Txikitto! eta ataletako asko ikasleek eurek egiten dituzte.