Kalean da Txikitto! hilabetekariaren martxoko alea

Eskolekin elkarlanean egindako aldizkaria eskoletan jaso dute ikasleek
Kalean da Txikitto! hilabetekariaren martxoko alea
2024/03/22 09:18
eta kitto!

Eibarko Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailara arteko ikasleek eskolan jaso dute Txikitto! aldizkariaren martxoko alea. Ohiko txiste, errezeta, denborapasa eta ipuinaz gain, Arrateko Andra Mari ikastetxeko ikasleek Erdi Aroko musikari buruz ikasi dutena azaldu digute eta La Salleko Mikel Tueros ikasleak Itziar Gallastegui amamari egin dio elkarrizketa interesgarria. Aste Santua tarteko, apirilean ez da alerik izango, baina ikasturtea amaitu aurretik beste bi Txikitto! izango dira, maiatzean bata eta ekainean bestea.

Herriko ikastetxeekin elkarlanean argitaratzen du hilabetekaria ...eta kitto! Euskara Elkarteak.