Kalean da urteko lehenengo Txikitto! hilabetekaria
Joan den astean jaso zuten eskoletan Eibarko Lehen Hezkuntzako ikasleek
2026/02/02
10:16
Maider Aranberri
Txikitto! hilabetekariaren urtarrileko alea iritsi da ikasleen eskuetara, joan den astean banatu baitzien ...eta kitto! Euskara Elkarteak Eibarko Lehen Hezkuntzako ikasleei. Ez dira ohiko txiste, denborapasa, ipuin, liburu-gomendio eta bitxikeriarik falta eta, horrez gain, Iturburuko Nile eta Xanet bikiak amama Maiterekin elkartu eta elkarrizketa polita egin diegu, eta La Salle ikastetxeko ikasleek historiaurreari buruz ikasi dutena azaldu digute.