Kalean eta giro ezin hobean ospatu zen Berbetan Jaia
2018/09/24
09:38
eta kitto!
Aurreko barixakuan Untzagan aurkeztu zuen …eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan mintzapraktika programaren ikasturte berria. Arratsaldeko 17:00etan hasita ez zen aspertzeko astirik egon: eskulan- eta makillaje-tailerrekin batera puzgarri handi bik bete zuten Untzaga txikienen gozamenerako, eta 18:30etatik aurrera Bilbotik etorritako Arima Disko Festarekin gorputza astintzeko aukera paregabea izan zuten haur eta helduek.
Aste honetan auzoetara egingo du jauzi aurkezpenak: irailaren 25ean, asteartea, Urki auzoan (Cepa parean) txokolatada eta jolasak egingo dira 17:30etik aurrera; 26an, asteazkena, Ipuruan (Ipur parean) eta 28an, ostirala, Urkizuko parkean.
Berbetan eta Ongietorri programetarako ikasturte berrirako prestatu duen egitaraua aurkezten dihardu egunotan …eta kitto!. Berbetan-ek euskera praktikatzeko taldeak eskaintzen ditu, astean behin ordubetez, giro natural eta informalean (tabernaren batean zerbait hartzen, paseoan, parkean…), astelehenetik ostiralera goizez zein arratsaldez, eta doan.
Ongietorri, berriz, harrera eta elkarbizitzarako programa da. Euskera ulertu ez baina euskal kultura ezagutu nahi eta norberarena ezagutarazi nahi dutenentzat programa aproposa da. Kultura desberdinen arteko trukaketa eskaintzen du.
Barixakuko jaiko ARGAZKIAK HEMEN IKUSGAI (Argazki bilduma)
https://www.youtube.com/watch?v=mwGja4FUqzA&feature=youtu.be