Kalean gora kalean behera, kuadrillen kalejiran
Giro bikaina sortu da, Ustekabe txarangak alaitutako kalejiran.
2025/06/23
16:03
eta kitto!
Gogotsu irten dira Untzagatik herriko kuadrillak. Giro onean Urkizuraino jaitsi dira, Ustekabe txarangak lagunduta. Ondoren, Estaziñora joan dira, beste behin dultzaineroei merezitako ongi etorria egiteko. Hortik berriro Untzagara igo dira jaietako pregoiaren eta txupinazoaren lekuko izateko.
Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, eta baita Facebook-en ere.