Kaleetan Kantuz-ekoek primeran eman zuten zapatua

Kaleetan Kantuz-ekoek primeran eman zuten zapatua
2013/06/03 00:00
eta kitto!

Aurreko zapatua jai giroan eman zuten Kaleetan Kantuz-ekoek. Eibartarrekin batera, beste herri batzuetatik jaiarekin bat egitera etorritako beste askok jardun zuten eta jaiak 135 lagunetik gora batu zituela azaldu dute antolatzaileek. Eguna Untzagako jubilatu etxean, kanpotik etorritako taldeei ongietorria emanda hasi zuten eta eguerdian abesbatzen kalejira hasi zen. Kaleetan kantuan ibili eta gero, udaletxeko arkupeetan bazkaldu zuten eta, nola ez, bazkalostea kantuan eman zuten, jaiari agur esateko ordua ailegatu arte. Argazki bilduma ikusteko hemen klikatu.