Kaleetan Kantuz-ekoen topaketak 150 lagun bildu zituen
2012/06/04
00:00
eta kitto!
Zapatuan agurtu zuten ikasturtea Kaleetan Kantuz-ekoek eta, horretarako, beste herri batzuetako taldeekin elkartu eta eguna jai giroan eta kantuan eman zuten 150 bat lagunek: Untzagako jubilatu etxean ekin zioten egunari eta, hamarretakoa hartu ostean, bakoitzak bere kantu-papela eskuan hartuta eguerditik aurrera Eibarko kaleetan kalejiran ibili ziren, berriz ere Untzagara bueltatu eta bertan elkarrekin bazkaltzeko.