Karmele Jaio izan da apirileko Harixa Emoten saioan
Maitasun kapitala liburuarekin etorri da idazle gasteiztarra
2025/04/10
11:49
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak eta Juan San Martin liburutegiak elkarrekin antolatzen duten Harixa Emoten irakurle-taldeak Karmele Jaio hartu zuen atzo. Jaioren Maitasun kapitala irakurri dute taldeko kideek eta idazle gasteiztarrarekin batera liburuaren nondik norakoei buruz hitz egiteko aukera izan zuten. Maiatzean agurtuko dute ikasturtea literatur tertuliek; ordurako Miren Agur Meaberen Itzulerak irakurriko dute.