Karmelo Ayesta: “Euskal baten hizkuntza bidaia" (hitzaldia)
2016/10/14
07:53
eta kitto!
"Goza daiteke gehiago - Euskaldun baten hizkuntza bidaia" goiburua daraman liburuari buruz jardungo du Karmelo Ayesta zeberioarrak urriaren 25ean …eta kitto!ko lokaletan, 19:00etatik aurrera. Hitzaldian, hori nahi izanez gero, euskararen erabilera erraz areagotu dezakegula frogatzen saiatuko da. Bere ustetan motibazioa da euskalduntze-bidaian arrakasta izateko gakoa.
- Titulua irakurrita zeure bizitzan eraldatze-prozesu bat egon dela eta euskararekiko konpromiso sendoa duzula ematen du. Zer kontatzen duzu liburuan?
Nire belaunaldiko pertsona askok bezala, euskalduna izatea erabaki nuen une batean. Erabaki hori aurrera eramateko, ezinbestekoa da norberaren konpromiso sendoa, hau da, norberak hartzea aldatze-prozesu horren erantzukizuna. Gozatu aditzak bi esanahi ditu liburuaren tituluan. Lehena erabili da: Goza daiteke gehiago diodanean esan nahi dut askoz gehiago erabil daitekeela euskara, hori erabakiz gero. Bigarren adiera ondo pasa, disfrutatu da. Sarri lotu da euskara bihozminarekin, nahigabearekin edo nekearekin. Askok, ostera, gozatu egiten dugu euskararekin; eta konbentzituta nago euskara gozamenarekin eta emozio positiboekin lotzea dela erabilera areagotzeko bidea. Ideia horiek dira liburuan azaltzen ditudanak.
- Nola sortu zen liburua idazteko ideia?
Liburua argitaratzea ustekabea izan zen. Ni automobilgintzan aritu naiz urte askotan. Idazlanak egiten hasi nintzen, bi asmo nagusirekin: alde batetik, euskararen gaineko ideiak argitu nahi nituen eta ingurukoei (senideei eta lagunei) azaldu nahi nien eskarmentuz ikasitakoa, eta, beste alde batetik, euskara landu nahi nuen, idazlanen bitartez. Lagunek animatu ninduten idazlanak argitaratzera eta hortik sortu zen liburua.
- Nola ikusten duzu euskalgintzan diharduten taldeek euskararen normalizazioan egiten diharduten lana?
Lan ikaragarria egin da eta aurrerapauso handiak eman dira, zalantza barik. Hala eta guztiz ere, eginikoa ez da nahikoa izan euskararen erabilera normalizatzeko eta urrats berriak emateko ordua heldu da. Adostasun zabala dago diagnosian eta diskurtsoan. Nire iritzian, gakoa da diskurtsoa praktikara eramatea: oso garrantzitsua izango da, alde batetik, eragile guztiak inplikatzea eta denok norabide berean lan egitea, eta, bestetik, hiztun-komunitatea aktibatzea, hizkuntza-jokabide eredugarriak erabiltzeko.
- Zeinen esku dago zeure ustez erabilera indartzea?
Eragile asko daude eta guztiak dira garrantzitsuak. Gizartean eragin handia dute agintariek (hizkuntza-politikak, arauak eta legeak onartzen baitituzte), euskalgintzak, gizarte-erakundeek, komunikabideek, iritzi-liderrek eta abar. Hala eta guztiz ere, liburuan azpimarratzen dut euskal hiztunok dugula euskararen erabilera areagotzeko erantzukizuna eta ahalmena. Izan ere, Arrigorriagan esaterako, gizarte-eragileen eragina berdina izanda, euskaldun batzuk euskaraz bizi dira, eta beste batzuek, ostera, ez dute euskara ia inoiz erabiltzen. Nire iritzian, pertsona libreak gara eta gure esku dago, neurri handi batean, euskara erabiltzea edo ez. Gainera, norberaren eredua da besteengan eragiteko modurik eraginkorrena: lehenik heuk egin, gero besteei eragin.
- Erabilera handitzeko berba egitea nahikoa da? Zeintzuk dira zure ustez gakoak?
Oraindik aurreiritzi eta gizarte-arau inplizitu asko aldatu behar dira euskararen erabilera normalizatzeko. Hizkuntza gutxituen hiztunok barneratuta ditugu hizkuntza-jokabide anormalak. Esate baterako, ez badakigu aurrekoak euskarara erabili nahi duen edo ez, erdaraz egiten dugu, badaezpadan; edo euskaraz egin eta solaskidea ez bada gai euskaraz erantzuteko, geuk eskatzen diogu barkamena, euskara erabiltzeagatik. Euskararen erabilera areagotzeko, portaera asertiboak zabaldu behar ditugu, besteak erasotu gabe, baina besteekiko menpekotasunik gabe jardunez.