Kataluniako erreferenduma babesteko irailaren 16rako manifestazioa deitu du Gure Esku Dagok
2017/09/06
23:32
eta kitto!
Urriaren 1erako Katalunian deitu duten erreferendumari babesa erakusteko asmoz, Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa deitu du irailaren 16rako, Bilbon. La Casillatik abiatuko da manifestazioa, 17:30ean eta Eibartik hara joateko autobusak antolatzen ari dira. Manifestaziorako autobusa 16:00etan irtengo da, Ego Gainetik, eta izena emateko orriak Diana, Guridi, Beleko, Buenos Aires, Kultu, Manuel eta Azkena tabernetan laga dituzte.