Kiki, Koko eta Moko pailazoak izango dira bihar Errebalen

...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuko duen jaia 17:30ean hasiko da
Kiki, Koko eta Moko pailazoak izango dira bihar Errebalen
2025/06/10 13:47
eta kitto!

Kiki, Koko eta Moko pailazoak "Txondatatxonda, dibertsio eta jai!" ikuskizunarekin etorriko dira bihar Eibarrera, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Berbetan jaialdiaren barruan. HH eta LH-ko ume eta familiei zuzendutako ikuskizunean ez da musika, dantza eta sorpresarik faltako eta haur zein helduek arratsalde dibertigarria igarotzeko aukera paregabea izango dute. 17:30ean hasiko da ikuskizuna Errebalen eta sarrera doakoa izango da.