Kirikoketa eta sagar-dastaketa, aurtengo berrikuntzak Sagardo Egunean

Kirikoketa eta sagar-dastaketa, aurtengo berrikuntzak Sagardo Egunean
2016/09/30 13:03
eta kitto!
Bihar, zapatua, Untzaga plazan izango den Sagardo Eguneko berrikuntzetako bat Kirikoketa izango da. Untzaga plazan, txalaparta eta tolarearekin batera, Kirikoketa ezagutzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, sagar-dasketa eskainiko zaio nahi duen jendeari. Kirikoketa eta sagar-dastaketarekin batera, aurreko urteetan bezala, tolaretik irtengo den muztioa dastatzeko aukera izango da.

Zer da Kirikoketa
Sagardoa egiteko sasoian, sagarra puskatzeko lanaren bukaerako jaia da. Kirikoketa-jotzea, funtsean, laneko tresnek, mazek, pats-oholak jotzerakoan egiten duten soinua da (hitz onomatopeikoa). Kirikoketa lanean erritmoari eusteko sortu zen, lana eramangarri egiteko. Eta horrela sortu zen, kirikoketa bera musika-tresna gisa. Bere kantuak ere baditu.
Lana egiteko tenorean ez ezik, lana bukatutakoan, etxeko atarian jotzen zen, gainerako bizilagunei lana bukatu zela iragartzeko, eta hori festa-giroan egiteko.
Sagardoa egiteko lanean makinak sartzearekin, eta batez ere sagarra xehetzeko makinak sartu zirenean, galtzen joan zen kirikoketa-doinua eta jai bera, ia-ia desagertzeraino. Baztanen, baina, eta bereziki Arizkunen, ohitura hori berreskuratzeko eta zabaltzeko lan handia egiten ari da azken urteotan.
Beraz, bihar Kirikoketa ikusteko eta entzuteko aukera paregabea izango dugu Untzaga plazan. Tolarearen eta txalapartaren ondoan egongo da, eta  ohol gainean, sagarrak zapaldu eta tresna hau probatu nahi duenk horretarako aukerbhttps://www.youtube.com/watch?v=pw4h_qW2xgQa izango du.

Bideo honetan Kirikoketaren doinua entzun dezakezue:  bhttps://www.youtube.com/watch?v=pw4h_qW2xgQ

 

kirikoketa2

Sagar-dastaketa
Bihar, egunean zehar, tolarearen ondoan, sagar-mota desberdinak dastatu ahal izando ditu jendeak. Guztira 7 sagar-mota  izango dira: Moko, Geza Bizkai, Geza Miña, Txalaka, Mokotze Geza (Mikatza), Patzulua eta Garratza.

sagar-dastaketa