Klimarako eta Energia Jasangarrirako Eibarko Ekintza Plana lantzeko prozesua abiatu du Udalak
2021/03/05
15:10
eta kitto!
Jon Iraola Ingurumen saileko zinegotziak eta Vanesa Larrabide saileko teknikariak gaur goizean prentsaurrekoan azaldu dutenez, Eibarko Udalak martxan jarri du Klimarako eta Energia Jasangarrirako Eibarko Ekintza Plana (KEJEP) lantzeko prozesua. Plan horren bitartez, besteak beste, 2030. urterako CO2 isuriak %40 murriztea lortu nahi dute. Esandakoaren arabera, plana lantzeko prozesua orain hasi eta uda amaiera arte luzatuko da: “Planak energia-eraginkortasuneko neurriak jaso beharko ditu eta haien bidez energia aurreztea, energia berriztagarriak txertatzea eta udalerriko erresilientzia eta klima-aldaketara egokitzea ahalbidetuko da. Neurri horiek guztiak Eibarko sektore guztiei zuzenduta daude, Toki Administraziotik bertatik hasita”. Izan ere, Udalak bere energia-kontsumoa %35 murriztu nahi du eta, horrekin batera, energia berriztagarriak sortzeko gaitasuna handitu, “EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen baldintzak betez. Europako Itun Berdearen printzipioekin eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz, Udalak modu justu eta integratzailean ekin nahi die klimaren eta trantsizio energetikoaren aldeko ekintzei, inor atzean utzi gabe”.
Horretarako, udalerriko herritarrak, elkarteak eta eragile sozial eta ekonomiko guztiak inplikatu nahi dituzte plana egiteko prozesuan. Asmo horrekin Udalak inkesta bat jarri du herritarren eskura bere web orrian, herritarren iritziak jaso eta lehenetsi beharreko gaiak zeintzuk diren ikusteko. Inkesta gaurtik hasita apirilaren 11ra arte bete ahalko da. Inkestarekin batera, herritarrentzat eztabaida-saio bi egiteko asmoa dutela aurreratu dute.
2020ko martxoan, Udalak "Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunarekin" bat egin zuen iazko martxoan eta bertan udalerriaren deskarbonizazioa bizkortzeko, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko haren gaitasuna indartzeko, eta eibartarrek energia segurua, jasangarria eta eskuragarria eskura dezaten lortzeko konpromisoa hartu zuen.
Plana egiteko, Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren dirulaguntza bat du eta plana idazteko ardura ADOS euskal aholkularitza-taldeak eta INERGY enpresa katalanak izango dute.
Iraolaren berbetan, “ezinbestekoa da karbono gutxiko energia-eredu baterantz aurrera egitea eta udalerria klima-aldaketara egokitzea sustatzea. Alderdi hori ere kontuan hartu beharko da, esate baterako, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria egiteko prozesuan”.