Kofradia eta Baserritar jubilatuen egunak agurtuko ditu domekan Arrateko Amaren jaiak
Eibarko Klub Deportibotik 10:30ean abiatuko den Simon Aldazabal XXIX. Lasterketarekin hasiko da eguna
2024/09/13
10:49
eta kitto!
Asteburuan Arrateko Amaren eguna ederki ospatu eta gero, domekan agurtuko ditugu aurtengo jaiak, Kofradia eta Baserritar Erretiratuen Egunerako antolatutako programarekin. Eibarko Klub Deportibotik 10:30ean abiatuko den Simon Aldazabal XXIX. Lasterketarekin hasiko da eguna. Ondoren, 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da santutegian, bertsolarien parte-hartzearekin, eta jarraian prozesioa hasiko da, Usartza Txistulari Bandak lagunduta. Eguerdiko 12:00etan, berriz, Udalak antolatutako paella-lehiaketa hasiko da, eta sariak 14:00etan banatuko dituzte. Eta, amaitzeko, 17:30etik aurrera idi-probak jokatuko dira, hiru idi-parerekin: Soarte (Elgoibar), Iker Zubillaga “Igeldo” (Ezkio-Itsaso) eta Eibarko Vicente Areta “Mendigoitti”.