Koko-dantzetarako lehen entsegu irekia bihar egingo da
2014/02/10
00:00
eta kitto!
Aratosteak baino egun batzuk lehenago, otsailaren 22an (zapatuan) ailegatuko zaizkigu koko-dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik. Betiko lez, egun osoan baserririk baserri eskean eta dantzan jardun eta gero, iluntzean herrira jaitsiko dira kalejiran ibiltzeko. Hori dela eta, iluntzeko kalejiran parte hartzera animatzen diren guztientzat entsegu irekiak antolatu ditu Kezka dantza taldeak: bihar (otsailak 11, martitzena) eta otsailaren 18an (martitzena) izango dira, 19.30etan Portalea kultur etxeko ikastaro-gelan (3.solairuan) eta bertan koko-dantza irakatsi eta koko-jantziari buruzko laguntza eskainiko dute. Edozein zalantza izanez gero kezka@dantzan.com helbidera idatzi edo 943 53 04 40 telefonora deitu daiteke.