Koko-marru eta koko-dantzariek baserrietatik kalera eraman zituzten Aratosteak
2014/02/24
00:00
eta kitto!
Aurreko zapatuan, otsailaren 22an irten ziren koko-dantzan eta koko-eskean Kezka dantza taldearen eskutik osatutako koko-konpartsako kideak. Aurten Mandiola auzoa osatzeko falta zitzaizkien lau baserriak eta Aginaga aldekoak bisitatu zituzten koko-marruen konpartsakoek, baina horren aurretik Merkatu Plazan zeuden baserritarrentzat lehen agerraldia egin zuten. Eguraldia lagun, goizean goiz hasi eta arratsaldera arte ederto ibili ziren batetik bestera, baserririk baserri eskean eta dantzan. Eta iluntzean, berriz, herriko erdialdeko kaleetara jaitsi eta, animatu ziren guztien laguntzarekin eta Mauxitxa txarangakoek girotuta, kalejira egin zuten Toribio Etxebarria, Zuloagatarren eta Untzaga inguruan (kalejirako argazki bilduma hemen ikusgai).