Koko-mokoen konpartsak dantza erakustaldi ederra egin zuen Aginagako plazan

Aurtengo koko-eskea Mandiola eta Aginaga auzoetako baserrietan egin dute.
2025/02/26 16:36
eta kitto!

Jai-egun potoloenak ailegatzear egon arren, Eibarren aurreko zapatuan hasi ginen Aratosteak ospatzen, Kezka dantza taldearen koko-dantzari eta koko-marruen eskutik. Ohiko martxan, lehen agerraldia Errebalen egin zuten, eta egunaren lehen zatia baserririk baserri eman zuten ondoren. Aurten Mandiola eta Aginaga auzoetan ibili dira koko-eskean, eta Aginako plazan bildutakoen aurrean ere aritu ziren dantzan, Fernando Retolaza Klub Deportiboko argazkilariak grabatu duen bideo honetan ikus dezakezuen moduan.