Kontsumitzeko beste modu batzuk herritarren eskura ipintzeko azokak oso harrera ona izan zuen

Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azoka egin zen zapatuan Untzagan.
2024/10/23 19:31
eta kitto!

Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak eta Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta bigarrenez egin den azokak “Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia” goiburuari jarraitu dio oraingoan. Goiz osoan zehar Untzagan egon zen azokan bertoko ekoizleen produktu ugari saldu zituzten, eta kontsumo ekologiko eta arduratsuarekin lotutako ekimen ezberdinei buruzko informazioa ere banatu zuten. Gainera umeentzako birziklatze-tailerra eskaini zuen Debabarreneko Mankomunitateak, argazki-erakusketak egon ziren, bizikletak konpontzeko gunea, showcooking-a, zozketa…