Kontzertu hirukoitza Amañako Jaien lehen gauerako

Kontzertu hirukoitza Amañako Jaien lehen gauerako
2012/07/06 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean, 19.00etako txupinazoarekin hasiko dira 2012ko Amañako Jaiak eta hor hasi eta domekara arte ez da aspertzeko aukerarik izango. Jarraian irakurri dezakezue asteburu osorako egitaraua:

Barixakua 6
19.00.- Txupinazoa, Armeria Eskolako Jose Luis Novoa eta Jose Mari Ulaziaren eskutik.
19.00.- Kalejira, Tolosako Oria txarangarekin.
19.45.- Herri kirolak. Harrijasotzaileak: Goenatxo II. eta III.aren (aita-semeak) arteko desafioa. Aizkolariak: Araitz eta Ugatz Mugertza anaien arteko desafioa.
20.30.- Elektrotxaranga.
21.00.- Entzierro txikia.
23.45.- Kontzertua, Willis Drummond, Esne Beltza eta Zea Mays taldeekin. Amañan.

Zapatua 7
11.15.- Pelota partiduak, Amañako dorreetako frontoian.
14.30.- Herri-bazkaria (paella, ura, ardoa, freskagarriak eta postrea, 5 euro). Alberto Arias Soriak girotutako karaokea.
16.30etatik 19.30etara.- Umeendako parkea: gaztelu puzgarria, zezen mekanikoa eta espumaren jaia, Kukulak taldearekin.
18.00.- Amaña-Urko-Amaña herri-krosaren irteera.
20.00.- “Irulitxa kaleko emanaldia” kale-antzerkia eta ikuskizuna, Ermuko Irulitxa txarangarekin.
20.00.- Merienda, tozineta pintxoekin (2x1).
21.15.- Entzierro txikia. 23.00.- Helduen danborrada, Ermuko Irulitxa txarangarekin. Danborrada Artetxa tabernaren parean geldituko da su artifizialekin hasteko.
23.50.- Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanarekin.
00.00.- Danborradak jarraituko du Amañako plazaraino.
00.45.- Berbena, Luhartz taldearekin. Amañan.

Domeka 8
11.00.- Auzoan hildakoen eta eibartar guztien aldeko meza, Amañako parrokian.
12.00.- Salda eta txorizoa bildutako guztientzat, Amañako plazan, Jaione Egia eta Miren Gisasola trikitilariek girotuta.
12.30.- Umeen danborrada, dorreetatik Amañako plazaraino, Ermuko Irulitxa txarangak lagunduta. Amaieran, ogitartekoak eta freskagarriak izango dira parte-hartzaile guztientzat.
13.30.- Lorontzi lehiaketa, sari askorekin, Amañako plazan.
17.00.- Umeendako jokoak, sorpresa eta opari mordoarekin.
18.30.- Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen “Konfetti” ikuskizuna.
19.45.- Umeendako txokolate-jana, gailetekin.
19.45.- Txorizo ogitartekoak eta edariak.
20.00.- Kallejonada, Elegancia Mexicana mariatxiarekin. Jarraian, kontzertua Amañako plazan. Amañan.