Koreako kulturara gerturatzeko aukera paregabea izango dugu zapatuan, Mika Fest jaialdiaren eskutik

Iaz estreinekoz egin zen jaiak izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere Mika Fest izenekoa antolatu du Udaleko Kultura Sailak, Alex Robleño "Alxshow" influencerrarekin eta Euri dantza taldearekin elkarlanean. Ekitaldia astelehenean aurkeztu zuten eta, esan zutenez, jaialdiak mundu mailan ospetsu egin diren Hego Koreako kulturaren hainbat adierazpide ikusarazi nahi ditu.
2024/09/11 16:11
eta kitto!

Aurten ere Mika Fest izenekoa antolatu du Udaleko Kultura Sailak, Alex Robleño "Alxshow" influencerrarekin eta Euri dantza taldearekin elkarlanean. Dantza jaialdia Coliseo antzokian egingo da irailaren 14an, 16:00etatik 21:30era, eta bertan taldeka zein banaka arituko dira lehiaketarako aukeratu dituzten dantzariak. Nahi izanez gero, Coliseo barruan izango den ekitaldia osorik eta zuzenean jarraitu ahalko da, asmo horrekin Errebal Plazan jarriko den pantaila erraldoi baten bidez. Horrela, arratsalde osoa antzokian sartuta egon nahi ez dutenei ere ikuskizunaz gozatzeko aukera eman nahi diete. Eta Coliseoko ekitaldia amaitu ondoren, afterparty bat egingo da Errebalen, eta bertan dantzak zuzenean ikusteko aukera egongo da, besteak beste”. Coliseorako sarrera doan izango da, baina hala ere gonbidapena eskuratu beharko da sartu ahal izateko. Astelehenean aurkeztu zuten ekitaldia eta, esan zutenez, jaialdiak mundu mailan ospetsu egin diren Hego Koreako kulturaren hainbat adierazpide ikusarazi nahi ditu.