Koro Navarro itzultzaileak itxiko du gaur Harixa Emoten irakurketa taldearen ikasturtea
2018/05/22
08:31
eta kitto!
Norman Manearen “Huliganaren itzulera” hizpide hartuko dute gaur Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurketa klubeko kideek Koro Navarro itzultzailearekin. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak antolatutako hitzaldia 19:00etan hasiko da Portalean eta, beraz, itzulpenaren ikuspuntutik landuko dute irakurritako obra, Antxon Narbaizaren gidaritzapean.
Manea idazle errumaniarrak 2003. urtean argitaratu zuen bere lanik ezagunena den “Huliganaren itzulera” (“Întoarcerea huliganului”) eta dagoeneko bere herrialdeko literaturaren ikur nagusietako bat bilakatu da. Orain bere lana euskeraz irakurtzeko aukera dago, Koro Navarrok itzuli, eta Erein eta Igela argitaletxeek kaleratu baitute, Literatura Unibertsala bildumaren barruan.