Korrikako salmenta postua jarriko dute gaur Untzagan
2026/03/18
13:45
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Korrikaren antolatzaileek salmenta postua jarriko dute gaur, martxoaren 18an, Untzaga plazan, 18:00etatik 20:00etara.
Bertan, Korrikako petoak eta Eibarko Korrika egunean egingo den herri bazkarirako tiketak egongo dira salgai. Herri bazkaria martxoaren 28an egingo dute, 14:30ean, Untzagan bertan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez 50 ticket besterik ez dira geratzen.
Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte postutik pasatzera eta Korrikaren egitarauan parte hartzera.