Koronabirusaren oinarrizko lexikoa argitaratu du Euskaltzaindiak
2020/04/16
13:57
eta kitto!
Euskaltzaindiak koronabirusaren oinarrizko lexikoa prestatu du UZEIrekin lankidetzan. Mundu guztia irauli du koronabirusak eta, horrekin batera, berba berri asko ekarri ditu gure egunerokotasunera. Euskaltzaindiak berba horrek batu ditu eta dokumentu bat jarri du guztiontzako eskuragai.
Lexikoan oinarri hartu dute Euskaltzaindiaren hiztegi arauemailea eta Euskalterm terminologia-banku publikoa. Horrez gain, euskarazko komunikabideetan pandemia honi buruz hitz egiterakoan nagusi den erabilera ere kontuan hartu da. “Koronabirusaren oinarrizko lexikoa, halere, gaiarekiko lehen hurbilpen-saioa baino ez da, eta, beraz, ez da prestatu exhaustiboa izateko helburuarekin”, dio Euskaltzaindiak.