Korrika 18k martxoaren 20an zeharkatuko du Eibar
2013/02/05
00:00
eta kitto!
Aurtengo Korrika 18 prest dago. Eman euskara elkarri goiburuari jarraituta, martxoaren 14an Andoaindik irten eta martxoaren 24an Baionan amaituko da. Eibarrera martxoaren 20an (eguaztena) 19.00ak aldera ailegatuko da, Ermutik iragan ondoren. Egun horren prestaketa eta sortuko diren beharrei aurre egiteko Korrika batzordea eratuko da Eibarren. AEK euskaltegitik esandakoari jarraituta, "batzorde horretan parte hartzeko gogoa eta euskarari laguntzeko borondatea, besterik ez dugu behar. Beraz, interesa dutenak otsailaren 11n, 19.00etan AEK euskaltegian egingo den lehenengo bilerara etortzera gonbidatu nahi ditugu". Aurreko Korrikako argazkiak ikusi nahi badituzue, hemen klikatu.