Korrika badator!

Korrika badator!
2015/03/22 00:00
eta kitto!

Martxoak 19an, eguenean abiatu zen 19. Korrika Urepeletik, arratsaldeko 17.00etan eta amaiera, berriz, hilaren 29an (domekan) Bilbon izango da, goizeko 07.30ak baino pixka bat lehenago. Bien bitartean Korrikaren lekukoa herririk herri, eskurik esku joango da urte birik behin egiten den lasterketa, ibilbidea osatzen duten 2.166 kilometroak bete arte. Eibarrera astelehenean, martxoaren 23an, 17.00ak inguruan ailegatuko da, Ermutik sartuta eta herri barruko ibilbidea bete eta jarraian, Soraluzerako bidean agurtuko dugu. Ermuko ordezkariaren eskutik hartuko du Eibarrek Korrikaren lekukoa, Unibertsitate Laboralaren parean eta, hortik aurrera, Korrikak ibilbide honi jarraituko dio gurean: Otaola Hiribidean aurrera joango dira korrikalariak, handik Ipuruako Eroskirako errepidean gora jarraitzeko; kiroldegi eta foball zelaiaren paretik pasatuta, AEK euskaltegia dagoen Sostoatarreneko errebueltatik behera, Untzagaraino ailegatuko dira; Calbeton zeharkatuta, Bidebarrietatik aurrera joango dira, Tas-Tas pareko errebuelta hartu eta Julian Etxeberriatik jarraitzeko; hortik lasterketak Toribio Etxebarria zeharkatuko du, Klub Deportibo paretik igarota eta, segidan, Untzagara sartuko da, udaletxearen atzeko aldetik; Txoko tabernaren parean berriz ere beherako bidea hartuko dute korrikalariek, baina bigarren bueltan Bidebarrietan behera jarraituko dute, San Andres ikastetxe paretik Urkizuraino jaitsi eta handik Barrena kaleraino joateko; ibilbidearen azken zatia herriko kaleetatik kanpora, Azitainen, autopistako errotondatik aurrera beteko dute, Industrias Mail paretik pasatuta Maltzagaraino.


Korrika Txikia 15.00etan


Bestalde, Korrika Txikiaren hasiera Isasiko La Salle ikastetxe parean izango da, 15.00etan. Eta bien bitartean, 16.00etatik aurrera musikarekin girotuko dituzte herriko kaleak, Korrikari ongi-etorria egiteko.


Kilometro aldaketak Eibarren


1050 peto zenbakia


Uni Eibar-Ermua BHI


Armeria Eskola


Hankamotxak Bertso Eskola


Ignazio Zuloaga Institutua


Amañako Jai Batzordea


1051 peto zenbakia


Mogel-Isasi BHI Itzio ikastetxea


Astixa


Iosu, Pana eta Arrateren Lagunak


AEK


ASPE (pelotariak)


Eibar Kirol Elkartea


1052 peto zenbakia


Eibar Rugbi Taldea


Ernai


LAB


Eibarko Dendarien Elkartea


Sostoa abesbatza


Arrate Kultur Elkartea


Klub Deportiboa


Ez Dok taberna


Legarreko jai batzordea


Sare


Etxerat


1053 peto zenbakia


EHE EH Bildu


EAJ/PNV


EGI


J.A.Mogel Guraso Elkartea


J.A. Mogel ikastola


1054 peto zenbakia


...eta kitto! Euskara Elkartea


Urkizu Guraso Elkartea


Laboral Kutxa


Udaleko Euskara Batzordea


Udaleko beharginak


1055 peto zenbakia


Ustekabe Fanfarrea


1056 peto zenbakia


Tekniker


1057 peto zenbakia SORALUZE