Korrika Eguneko herri-bazkariko tiketak salgai, baita martxoaren 6an ere

Martxoaren 1ean (domeka) eta martxoaren 6ean (barixakua) jarriko du AEK-k salmenta postua Untzagan. Gainontzeko egunetan AEKren egoitzan erosteko aukera izango da.
Korrika Eguneko herri-bazkariko tiketak salgai, baita martxoaren 6an ere
2026/02/27 12:31
Irati Alvarez Malaxetxebarria

24. Korrika Eibarrera iristearekin batera, Eibarko AEK-k herri bazkaria antolatu du martxoaren 28an, Korrika Egunaren egitarauaren barruan. Bazkaria 14:30ean izango da, Untzaga plaza-n, eta herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.

Bazkarirako tiketak datozen egunetan jarriko dira salgai, ordutegi eta leku hauetan:

  • Martxoak 1, domeka: Untzagan, 11:30etik 14:30era

  • Martxoak 6, barixakua: Untzagan, 17:00etatik 20:00etara

Horrez gain, gainontzeko egunetan salmenta puntu finkoa egongo da AEKren egoitzan (Sostoa–Tarren 1).

Txartelen prezioa 15 eurokoa izango da, eta eskudirutan ordaindu beharko da. Haurrek, ikasleek eta langabetuek 11 euro ordainduko dute.