Korrika Txikia bertan behera laga dute
Eguraldi aldakorra dela-eta, erabaki hori hartu dute antolatzaileek
2026/03/26
12:49
Ekhi Belar Errasti
Korrika Txikia bertan behera lagatzea erabaki du batzorde antolatzaileak, eguraldia aldakorrarengatik ezin dutelako ziurtatu euririk egingo ez duenik eta, beraz, ekintza ondo egin ahal izango denik. Beraz, bakoitzak bere ikastetxean egingo ditu Korrika Txikiaren inguruko ekintzak.