Korrika Txikiak bidea zabalduko dio nagusien lasterketari
2013/03/20
00:00
eta kitto!
La Salle Isasi ikastetxearen parean abiatuko da herriko ikasleak protagonista dituen Korrika Txikia, gaur (eguaztena, hilak 20) 15.15etan: Isasi kaletik behera, Untzaga, Calbetón, Bidebarrieta, Urkizu, Arragueta eta Errebal zeharkatuko ditu, bidean gero eta ume gehiago batuta. Amaiera ekitaldia Eibarko Bizikleta Plazan izango da.