Korrikak Eibarren egin zuen ibilbide osoa BIDEO batean bildu dugu, 54 talderen parte-hartzearekin

Ordubeteko bideoan Eibarren egindako kilometro guztiak ikus daitezke
2024/03/25 10:36
eta kitto!

Hamaika Telebistak Korrikaren zuzeneko jarraipena egin du euskararen aldeko ekimenak iraun duen 11 egunetan zehar. Nola ez, Eibarren ere egon ziren eta 1519-25 eta 1532-33 kilometroetan gertatutako guztia grabatu zuten. Eibarren 54 taldek edo eragilek hartu zuten lekukoa, giro ezin hobean, eta guztiak agertzen dira ordubete inguru irauten duen bideo honetan.