Korrikak jai giro ederrean zeharkatu du Eibar
2013/03/20
00:00
eta kitto!
Ermutik ailegatu zaigu Korrika 18, aurreikusitako ordutegia beteta 18.30etan eta Soraluzerako bidean agurtu dugu eibartarrok. Herri barruko ibilbide osoan jendetza batu da, batzuk Korrikari batzeko eta beste batzuk bide bazterretik antxitxiketan pasatzen zirenei txalo eta oihuekin animoak emateko. ...eta kitto! Euskara Elkarteak Aurrera eraikinaren parean hartu du lekukoa, 1.485 zenbakidun petoarekin. Laster Eibarko talde guztien ordezkariei egindako argazkiak zuekin partekatzeko moduan izango ditugu, baina bitartean kaleko giroa isladatzen duten argazki bilduma osatu dugu (ikusteko hemen klikatu).