Kous Kous-az gozatzeko primerako aukera izan genuen atzo
2018/03/21
12:01
eta kitto!
Hitzordua Portaleko sukaldean zen eta 18:00etarako bertan zen hamabosteko taldea. Oilaskoarekin eta pasa eta tipula konfitatuarekin egindako barazki-kous kous-az gozatu zuten ikasleek. Jaki berezi eta gozo hau nola egin ikasteko aukera zoragarria.
Ongi etorri Berbetan programako partaide diren Houda eta Imane izan ziren irakasle. Sukaldean elkartu, elkarren arteko aurkezpenak egin, osagaiak aztertu eta sukaldatzeari ekin zioten.
Sukaldeko bitxikeriak kontatu, ohiturak elkartrukatu eta istorioak elkarri kontatzeko sekulako giroa sortu zen, elkar ezagutzeko primerako aukera.
Kous Kous tailerra ikasturte honetan ...eta kitto! Euskara Elkarteak martxan jarri duen Munduko janarien hirugarren tailerra izan da. Ikasturte honetako azkeneko tailerra apirilaren 24an izango da. Senegalgo Nem deritzonak egiten ikasteko saioa Portaleko sukaldean izango da arratsaldeako 18:00etatik aurrera.