Kuadrillen arteko jokoak bueltatu dira San Juan jaietara

Jokoak bazkalostean hasi dira, arratsaldeko 17:00etan, eta aurreko edizioetako espirituari jarraitu zaio, barre artean kuadrillen arteko lehia sanoa bilatuz
2024/06/23 20:22
eta kitto!

Hainbat urtetako etenaldiaren ondoren, kuadrillen arteko jokoak egin dira berriz ere San Juan bezperan. Aurreko edizioetan Zezen Plazan egin izan dira jolas hauek, baina harrezkero plaza aldatu egin da eta aurtengo ediziorako beste kokaleku bat aurkitu dute: Untzaga plaza. Jokoak bazkalostean hasi dira, arratsaldeko 17:00etan, eta aurreko edizioetako espirituari jarraitu zaio, barre artean kuadrillen arteko lehia sanoa bilatuz. Argazkietan ikus daitekeen bezala, primeko giroa sortu da Untzagako harmailetan.