"Kuba eta Venezuela: kontatzen ez dizutena" hitzaldia bihar

"Kuba eta Venezuela: kontatzen ez dizutena" hitzaldia bihar
2013/03/06 00:00
eta kitto!

Korrika Kulturalaren programazioko ekitaldien artean dago bihar, osteguna, arratsaldeko 19.00etan Portalean eskainiko den "Kuba eta Venezuela: kontatzen ez dizutena" hitzaldia. ...eta kitto!-k Illunabarrian programaren barruan antolatutako hitzaldi hori Euskadi Kuba elkartearen eskutik eskainiko da, Salvador González eta Lazaro Oramas hizlariekin. Berezko interesa zuen gaiak indar handiagoa hartu du atzo Hugo Chávez Venezuelako presidentea hil ondoren, horrek herrialde hartan izan dezakeen ondorioengatik. Chávezen gaixotasuna dela-eta aurretik ere hainbat informazio desitxuratu jaso izan dugu inguruan, asmatutako argazkiak benetakoak moduan saldu dizkigutenean tarteko. Beraz, aukera paregabea izango dugu bihar bi herrialde horietakoen errealitatea gertuagotik ezagutzeko.