Kultuk, Ego-Gaineko Bacolekuk eta Guridik irabazi dute aurtengo Gilda Lehiaketa

Bihar egingo da sari-banaketa ...eta kitto!-n
Kultuk, Ego-Gaineko Bacolekuk eta Guridik irabazi dute aurtengo Gilda Lehiaketa
2024/12/16 13:08
eta kitto!

Epaimahaiak eman du IX. Gilda Lehiaketaren ebazpena: gilda tradizional onenaren saria Ego-Gaineko Bacolekuk irabazi du; gilda berritzaileenarena Kultu tabernak, eta herritarren botoen iritziz gildarik onena Guridi tabernakoa izan da. Bestalde, botoa eman duten herritarren artean zozketa egin eta gero, bi lagunentzako asteburua irabazi du Carmen Salaberriak. Sariak bihar jasoko dituzte irabazleek euskara elkartearen egoitzan.