Kultur ekitaldi ugarirekin osatutako egitaraua antolatu du Udalak udarako
2021/07/02
16:21
eta kitto!
Gaur aurkeztu dute Udaleko Kultura Sailak udarako prestatu duen egitaraua. Jarduerak uztaila eta abuztuan zehar egingo dira eta bertan antzerki-ekitaldiak, musika-ikuskizunak, haurrentzako tailerrak edo ikus-entzunezkoen emanaldiak izango dira, baita aire zabaleko zinea ere.
Musikarekin zabalduko dute udako programazioa, bihar (uztailak 3) Inoren ero ni taldearekin batera Braulio hirukoteak eskainiko duen emanaldiarekin. Txaltxa Zelaiko agertokian izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Domekan, berriz, Usartza Txistulari Taldeak kalejira egingo du Amañan, 11:00etatik aurrera. Eta hurrengo asteburuan ere txistulariak izango dira protagonista, uztailak 11n Ipuruan eta San Kristobalen egingo duten kalejirarekin.
Hilak 9an, 21:30ean Eibarko Koro Gaztearen emanaldia egingo da Txaltxa Zelaian. Eta hurrengo egunean (uztailak 10) EITBko Gaztea Cover lehiaketaren irabazle Ainhoa Arroitajauregi eibartarrak kontzertua emango du 20:00etan, Txaltxa Zelaian.
Uztailaren hirugarren asteburuan, barixakuan (hilak 16), Cielito Musika Bandak kontzertua emango du 20:00etan, Amañan. Zapatuan (hilak 17), Eibar eta Elgoibarko gazteek osatutako Mugi Panderoa erromeria-taldeak kontzertua emango du Txaltxa Zelaian, 20:00etan.
Martitzen honetan, bestalde, klarion-tailerra egingo da Ego Gainen, 17:00etatik 21:00etara. Lekim Animazioak elkarteak koordinatutako jarduera koloretako klarionekin marrazki bat egitea izango da, Alfa enpresaren omenez eta Eibarko fundazioaren 675. urteurreneko ospakizunekin bat eginez.
Antzerkiak ere izango du bere tokia egitarauan. Hika Antzerki taldeak, hilaren 10ean, 'Tonbola' obra antzeztuko da Amañan, 20:00etan. Agurtzane Intxaurragak umorez eta kontzientzia sozialez zuzendu du kaleko ikuskizun hau.
Horrez gain, Arrate Kultur Elkarteak San Andres elizako klaustroan antolatzen duen Ikus-entzunezkoen Asteari ekingo zaio berriro. Martitzenean, hilaren 6an, 22:30ean, Izanik-en eskutik ‘Florines 14:30’ diaporama-saioa egingo da. Eguaztenean, hilak 7, 22:00etan, Julen Hernandez Esnaolak zuzendu eta Jaizkibel konpainiak ekoitzitako 'Aurrera egin badugu' dokumentala emango da. Saioaren amaieran mahai-inguru bat egingo da. Eta eguenean, hilak 8, 20:00etan, Post bertso-trama egingo da.
Halaber, uztailaren 16ra arte, zabalik dago 'Miguel Delibes eta Eibar' erakusketa Armagintzaren Museoan, asteartetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Eta erakusketaren harira, uztailaren 13an, 19:00etan, 'Delibes eta Eibar' gaiarekin solasaldi-hitzaldia egingo da Portaleko areto nagusian. Bertan, Adolfo, Germanek eta Juan Delibes de Castrok hartuko dute parte, Juan Antonio Sarasqueta eta Jose Luis Usobiaga Miguelen lagun armaginekin batera. Sarrera doan izan arren, gehieneko edukiera 29 pertsonakoa izango da.
Udako zine emanaldiak
Iazko etenaldia eta gero, aurten berriz antolatu dute udako aire libreko zinema. Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan uztailean eta abuztuan izango dira emanaldiak, guztira zortzi saio eskainiko dira (uztaileko eta abuztuko ostegun guztiak) eta Untzaga Plazako eszenatokiaz gain, Karmen kaleko parkean izango dira emanaldietako bi. Saio guztiak 22:00etan hasiko dira.
Egitaraua uztailaren 7an irekiko da Karmen parkean 'Big Fish' filmaren emanaldiarekin. Uztailaren 14an, 'Akelarre' proiektatuko da Untzagan; uztailaren 21ean, Untzagan ere, 'Jumanji. Segundo nivel' filma ikusi ahal izango da; eta uztailaren 28an, Untzagan baita ere ‘Ane' ikusi ahal izango da.
Abuztuan beste lau saio egongo dira. Hilaren 5ean, Untzagan, 'Parásitos' eskainiko da; hilaren 12an, Karmen kaleko parkean, 'Tess eta Ni' proiektatuko da; abuztuaren 19an, Untzagan, 'Padre no hay más uno'ren txanda izango da; eta programazioari amaiera emateko, Untzagan, hilaren 26an, 'Erlauntza' emango da.
Uda honetarako programatutako kultura-jarduera guztietan pandemiaren aurkako higiene- eta segurtasun-neurriak betetzen direla bermatuko da. Hain zuzen, ia jarduera guztiak aire librean egingo dira. Hala ere, hainbat neurri errespetatu beharko dira, hala nola maskara erabiltzea, ikuskizunetan eserita egotea edo segurtasun-tartea gordetzea.
UDARAKO EGITARAU OSOA ESKURATZEKO HEMEN SAKATU