Kulturaniztasunaren jaialdia zapatuan Untzagan

Kulturaniztasunaren jaialdia zapatuan Untzagan
2015/11/13 00:00
eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 14) 14:00etatik aurrera Kulturanitz Jaialdia egingo da Untzagan, hilabete osoan udalak eta Eibar Zabalik-ek antolatuta inmigrazioari eta kulturaniztasunari eskainitako programazioaren barruan. Besteak beste jatekoak, inmigrazioaren mapak, dantzek eta musikak osatuko dute arratsalde osoa beteko duen jaia: 15:00etan Marokoko perkusio tailerra eskainiko dute, 16:00etan Boliviako "Pasacalle La Morenada" ikusteko aukera egongo da eta 18:00etan Kubako Codigo Habana taldearen musika emanaldia hasiko da. Jaialdia herritar guztiei zuzenduta dago.