"Kutxartean" haurrentzako antzezlana zapatu honetan Coliseo antzokian
Teatro Paraisok lan artistiko handia egiten du haurrentzako eta familientzako kalitatezko ikuskizunak ekoitzi, sortu eta erakusteko, duela berrogei urte baino gehiagotik. "Kutxartean" ikuskizunak iradokitzen du mundua kutxa handi bat dela abentura handiak bizitzeko. Lan honek jolasaz gozatzera, lagunartean zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.
Bartolomeus eta Komino pozik bizi dira beti bata bestearen ondoan daudelako, harik eta hirugarren pertsonaia bat agertzen den arte, zeinak kutxak lapurtuko dizkien eta bien arteko adiskidetasuna proban jarriko duen. Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.