KZguneak prest dauka otsailerako ikastaroen eskaintza

KZguneak prest dauka otsailerako ikastaroen eskaintza
2024/01/08 18:23
eta kitto!
Eibarko KZguneak prest dauka otsailerako ikastaroen eskaintza. Izena emateko KZgunera joan daiteke (aldez aurretik hitzordua eskatuta, 943 02 36 37 telefonoan), telefonoz deitu edo, bestela, web orriaren bidez egin daiteke  (www.kzgunea.eus).

Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
-
KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)
-
Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman


KZgunea Portalean dago eta astelehenetik barixakura zabaltzen dute, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako,ikastaroen katalogoa kontsultatu daiteke helbide honetan: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak