La Chana Teatrok "¡Gaudeamus!" taularatuko du 20.30etan Hezkuntza Esparruan
2013/02/22
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 22) 20.30etatik aurrera La Chana Teatro taldeak ¡Gaudeamus! antzezlana eskainiko du Hezkuntza Esparruan. Jaime Santosek zuzendu eta antzeztutako lana Miguel de Cervantesen El licenciado Vidriera idazlanean oinarrituta dago, baina Salamancako antzerki taldeak lan horren egokitzapen berezia, komikoa eta satirikoa egin du. 36. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan eskainiko den saioa Euskal Herri mailako estreinaldia izango da eta sarrerak emanaldiaren aurretik 11 eurotan erosteko aukera izango da leihatilan.