La Machina-k "En alta mar" antzezlana taularatuko du gaur Coliseoan
2013/10/31
00:00
eta kitto!
Kantabriako La Machina Teatro konpainiak gaur (eguena, urriak 31) 20.30etan En alta mar antzezlana taularatuko du Coliseoan (sarrerak 8 eurotan salgai leihatilan eta Kutxabanken). Francisco Valcarcek zuzenduta, taula gainean Patricia Crecas, Fernando Madrazo, Rita Cofiño eta Luis Oyarbide aktoreek jardungo dute Slawomir Mrozek-ek idatzitako istorioa kontatzen. "Absurdoaren antzerkian" girotutako antzezlanean ironia da nagusi eta protagonistak ozeano erdian galdutako hiru lagun (andrazko bi eta gizonezko bat) dira. Egoerak behartuta, erabaki gogorrak hartu beharko dituzte eta, besteak beste, boterea eskuratzeko borrokak, jerarkien antolaketa, aberastasunaren banaketa eta klase politikoa moduko gaiak aztertuko dituzte.