La Salle ikastetxeak eta Tandanacui-k bat egin dute "Haien eskubideak jokoan" kanpainarekin
2023/12/19
17:55
eta kitto!
Urtero bezala, Gurutze Gorriak jostailu berriak jasotzea helburu duen Haien eskubideak jokoan kanpaina abiatu du, oraingoan ere zailtasunak dituzten familietan dauden haurrek jolasez eta jostailuez goza dezaten, eta La Salle Azitain ikastetxeak eta bertako Tandanacui taldeak kanpainarekin bat egin dute, helburu hori lortzen laguntzeko. Jakinarazi dutenez, alde batetik zuzenean laguntzeko aukera dago, kanpainarako jostailu berri bat erosita eta Azitaingo idazkaritzan jarriko den edukiontzian lagata. Eta, bestetik, Tandanacui taldeak “Pintxo Solidarioa” izeneko ekimena hasi zuen abenduaren 11n, kanpainarako dirua batzeko. Asmo horrekin, egunero ari dira jolastorduan pintxoak euro baten saltzen. Abenduaren 21era arte batzea lortzen duten dirua zuzenean emango diote Gurutze Gorriari, kanpainarako jostailuak erosi ditzan.