La Salleren Proega Astean bildutako laguntza Argentinako proiektu solidarioetara bideratuko dute

La Salleren Proega Astean bildutako laguntza Argentinako proiektu solidarioetara bideratuko dute
2024/03/04 18:02
eta kitto!

La Salle ikastetxeak PROEGA Astea ospatu berri du, hainbat ekintzarekin, “salletarrok mundu mailan ditugun proiektu solidarioei laguntzeko”. Aurtengo laguntza, azken urteetan bezala, Argentinara zuzenduko dute: “Eibarko Udalak emandako dirulaguntzari esker, bertako Malvinas Argentinas-eko Héctor Valdivielso proiektuari amaiera eman diogu, eta orain laguntza hori Gonzalez Catán eskolara joango da. Proiektu honek energia-sarea instalatzeko lehen etapa garatzea  proposatzen du, gasaren erdiko linearen tradutik Armstrong Fundazioaren eraikin  nagusiraino (kalefazioa jartzea), eta alfabetatze integralari dagokionez dauden zailtasun sakonei aurre egitea bilatzen duen proiektu pedagogiko bat gehitzen da, hau da, ezagutzaren maila guztietan alfabetatzea”. Proiektu horietarako dirua biltzeko, zapatuan Proega Eguna egin zuten Untzagan: azoka solidarioa, bidezko merkataritzako eta Jende Xumearen produktuen salmenta, eta Izartxo taldeak antolatutako jokoak, besteak beste.